Askatasuna eta urraketaren esanahia izango dira “Zinemakumeak Gara!” erakusketaren XXVI. edizioaren ardatzak

Emakumeek zuzendutako zinemaren “Zinemakumeak gara!” erakusketak bere XXVI. edizioa ospatuko du aurten. Bilbo egoitza nagusia izango du erakusketak, baina, aldi berean, Bizkaiko hainbat udalerritan ere izango da: Basauri, Erandio, Portugalete, Zalla eta Mungian. Bilbon, nbost gunetan garatuko da erakusketa: BBK Aretoa, BilbaoArte, Golem Alhóndiga zinema-aretoa, Campos Elíseos Antzokia, Bastida Aretoa eta Azkuna Zentroko Auditorioa.

Aurtengo edizioan, azken hilabeteetan gehiegi erabili diren bi gai izango dira protagonista: askatasuna eta urraketaren esanahia. Horrela, erakusketan izango diren film labur zein luzeetan aipatu bi gai horiek azalduko dira. Era berean, Rosa María Rodríguez Magda idazle eta filosofo valentziarrak horren inguruko hitzaldia ere eskainiko du.

Simone de Beauvoir Saria

Erakusketaren atal nagusietako bat Simone de Beauvoir Saria da. Aurtengo saria Julia Juaniz muntatzaileak eta Lola Salvador Maldonado gidoilariak partekatuko dute.

Aurten zortzi film luze eskainiko dira, horietako sei estreinaldikoak eta Málaga, Berlin, Cannes eta Donostia bezalako zinemalditan izan direnak. Gainera, Larisa Shepitko ukrainar zinemagilearen filmografia labur baina bikaina aldarrikatzen duen atzerabegirako saioa ere programatu da.

Aurtengo edizioak jarraipena izango dute Bizkaiko zenbait udalerritan: Basauri, Erandio, Portugalete, Mungia eta Zalla.

Bestalde, Beatriz Sánchez artistak bideo-sorkuntzarako tailer bat eskainiko du La Bolsa eraikinean urriaren 18, 19, 20 eta 22an.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.