Zabalik Nafarroako Gazteriaren Golardoetarako hautagaitzak aurkezteko epea

Nafarroako Gazteriaren Golardoak 2021erako hautagaitzak aurkezteko epa zabalik izango da datorren urriaren 31ra arte. Saria hiru ataletan dago banatuta: 14 eta 30 urte bitarteko gazteak; parte-hartze soziala sustatu duten erakunde eta elkarteak; eta, gazteriaren esparruan nabarmendu diren erakundeak.

Izan ere, golardo horien xede nagusia da Nafarroan parte-hartze soziala eta gazteen autonomia eta bizitza kalitatea sustatzen duten norbanakoen, elkarteen eta erakunde publiko zein pribatuen ibilbidea eta lana aintzatestea.

Hautagaiak

Hautagaitzak deialdian eskaintzen den eredua jarraituz aurkeztu beharko dira. Hautagaitza aurkeztu ahal izango dute Nafarroako Gazteriaren Erakundeko Erroldan inskribatutako gazteen erakundeek, Nafarroako Gazteriaren Kontseiluak, Nafarroako toki entitateek, Foru Erkidegoko unibertsitateek, Nafarroako Hedabideek eta bere jarduera gazteriaren esparru sozialean garatzen diharduten erakunde publiko zein pribatuek.

Pertsona gaztearen kasuan, golardoa gizarte modernoek propio dituzten baloreekin lotura duen ibilbideak edo beste gazteentzat erreferente izatea saritzen da.

Parte-hartze sozialaren kasuan, Nafarroan egoitza duten eta gazteren parte-hartze ekintzen garapenerako bitartekotza egiten duten talde edo elkarteak saritzen dira.  

Erakunde edo entitateari emandako golardoen kasuan, berriz, gazteen parte-hartze soziala, autonomia eta bizitza kalitatea sustatzen duten erakunde publiko zein pribatuen jarduketa saritzen da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.