Iruñea aisialdi digitalaren hiriburu bi egunez

Aisialdi digitalerako 4.000 metro koadro baino gehiago, 16 gaming gune, teknologiak eta robotika, zale zein profesionalentzako lehiaketak eta sari asko. Nafarroa Arena pabiloia  #Play Pamplona Game – Fest 2021 jaialdiaren egoitza izango da azaroaren 20tik 21era bitartean. 

Aisialdi digitalerako bi egun izango dira eta bideo-jokoak, eSports txapelketak eta errealitate birtuala, simulagailuak, K-pop, cosplay, dantza eta retro arcade protagonista izango dira. 

Gainera, eSports txapelketen artean, FIFA 22 Osasuna Challenge delakoa azpimarratu behar da. Izan ere,  irabazlea Osasunak LaLigak antolatzen duen eLaLiga txapelketan izango duen bigarren ordezkaria izango da. Nafarroan joko horretan aritzen diren 16 urtetik gorako jokalari guztiek parte har dezakete Nafarroa Arenan izango den zuzeneko txapelketan. Txapelketan 128 jokalarik bakarrik parte hartu ahal izango dute eta bai finalerdiak bai txapelketaren finala Sadarren jokatuko dira.

Bi egun

Sarrerak eta txapelketa ezberdinetarako izen-emateak www.pamplona.es/playpamplona web gunearen bidez lor daitezke. Sarreren prezioa 3 eurokoa da. Iruñeko Udalak 50.000 euroko  ekarpena egin du.

Nafarroa Arena 16 gune tematikotan banatuko da. Gune horiek guztiak bereziki diseinatuta daude gazteentzat, baina adin guztiko pertsonak joan daitezke. 

Gune nagusian agertoki bat izango da eta bertan pantaila erraldoi bat izango da ekitaldi ezberdinak ikusi ahal izateko. Izan ere, aipatu jokoez gain, jaialdian hitzaldiak ere izango dira eta bertan, youtuber eta influencer ezberdinak izango dira. Jaialdian izango dira, besteak beste: C.A Osasuna, Guasones eta Capacitanes (eSports); Anikilo Gamer, Elperyshow, MyYes eta Pezu_YT youtuberrak; Alex Alguacil gamerra; eta, Seniki, Solounturnomas eta Archangel casterrak. Hizlarien artean, berriz, honako hauek izango dira: Julio Morandeira (Emera Consulting), Isabel Andreo (Everis NTT Data ), Daniel De La Sierra (CEO TOP eta Educa Gamers) eta Jose Mª Marcolain (Aje Rioja & Capacitae).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.