Bizitzeko beste eredu batzuk

Udaleko Donostia Gazteriak eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) gazteei eragiten dien etxebizitzaren arazoaren inguruko hausnarketa egiteko jardunaldi bi antolatu dituzte. Lan-baldintza eskasekin batera etxebizitzaren prezio altuek gazteon emantzipazioa oztopatzen duten bi arazo nagusiak dira.

Gaur egun, gazteek emantzipaziorako dituzten aukera eskasei bizitzeko espazio ereduen aniztasun falta gehitu behar zaie. Oraindik ere bizitza-proiektu eredu bat gailentzen da beste guztien gainetik, hots, arkitektura zurrun baten pean eraikitzen den familia tradizionalarena.

Badira beste eredu batzuk

Ideia horretatik abiatuta, urriaren 14an eta 28an izango diren saioetan bizitzeko diren beste eredu batzuk aztertuko dira eta, aldi berean, etxebizitza kolaboratiboak zer diren eta zer eraldaketa feminista ekar dezaketen azalduko da.

Urriaren 14an Tabakalerako Kutxa Kultur Plazan izango de saioan, Donostian gauzatu nahi izan den ‘Elkarrekin bizi’ etxebizitza proiektu kolaboratiboa aztertuko da. Bertan izango dira Donostiako Udaleko ordezkari Eva Salaberria, proiektua garatu duen Hiritik At-eko ordezkari bat eta Sostre Civic elkarteko kide bat.

Urriaren 28an izango den bigarren saioan, berriz, etxebizitza kolaboratiboei buruzko hausnarketa teorikoak eta bizi-esperientziak dituzten zazpi emakume izango dira. Giza liburutegiak metodologian oinarrituta, parte-hartzaileak ‘liburu’ diren hizlarien  istorioak ezagutzeko aukera izango dute. Bigarren saio hori ere Tabakalerako Kutxa Kultur Plazan izango da. 

Jardunaldia Uxue Alberdik idatziriko ‘Ibaia’ fabula musikatuarekin amaituko da. Bertan Usurbilgo hirigintza feminista azaltzen da eta arkitektura eta hirigintza feminista baten bidez eraiki litekeen etorkizuna irudikatzen du.

Jardunaldietan parte-hartzeko ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea. Horretarako honako bide hauek erabil daitezke:

Inprimakia: https://labur.eus/L9H0c

Telefonoa: 688737092 (Ane) / 615749929 (Irati)

Posta elektronikoa: etxebizitza@egk.eus / berdintasuna@egk.eus

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.