Zabalik Kontadoreseko udazken eta neguko ikastaroetarako izen-ematea

Kontadoresek gazteei zuzendutako hainbat ikastaro antolatu ditu. Guztira 92 plaza eskainiko dituzte 9 kultura-laborategitan, urria eta martxoa bitartean. Kontadoreseko laborategien proposamena gazteen interes, behar eta gustuetan oinarrituta diseinatu da.

Aurtengo programan arte eszenikoak eta sukaldaritza nabarmenduko dira, gorputza laborategien erdigunean kokatuz, bizi dugun osasun-egoerak sortutako beharrari erantzunez, eta, hala, espazioak sortuz gazteak gorputzetatik, mugimenduetatik, sorkuntzatik eta ongizatetik euren artean erlazionatzeko.

Formakuntza eta harremanak

Ikastaro horien helburua xedea da, gai jakin bati buruzko formakuntza emateaz gain, parte-hartzaileen artean harremanak sortzea eta saioetan talde eta sormen dinamikak sustatzea. Kulturatik proposatzeko eta gozatzeko gune erakargarria da.

Hona hemen eskainitako zenbait laborategi:

  • Akrodantza: dantza eta elementu akrobatikoak uztartzen dituen dantza estiloa.
  • Dancehall: Jamaikako dantza estilo herrikoia, taldean dantzatzen dena, eguneroko bizitzako mugimenduak imitatuz.
  • GorputzEKIN laborategia: ikuspegi feminista eta kritiko batean oinarrituta, ‘ni’aren eta mundearen arteko harremana landuko da zenbait praktika artisktikoen bidez.
  • Antzerki fisikoaren laborategia: gorputza ardatz izango duen laborategia.
  • Kontadores sukaldaritza: sukaldaritzarekin harremana duten beste zenbait laborategi ere eskainiko dira munduko hainbat herrialdetako zaporeak ezagutzeko.
  • Sorkuntza Sareetan laborategian sorkuntza eta originaltasuna astinduko dira sare sozialetan ikus-entzunezko edukiak sortzeko modu ezberdinak landuz.

Izen-emateak www.kontadores.eus webgunearen bidez egin behar dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.