Hezkuntza Departamentuak 200 ikastaro profesional
© Shutterstock.com

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak Enplegurako Lanbide Heziketaren “Noraino iritsi nahi duzu?” kanpaina aurkeztu berri du. Kanpainaren xedea da pertsona landunei zein langabetuei sektore profesional ezberdinetako 200 ikastaro baino gehiagotan parte hartzeko aukera ematea. Formakuntza-eskaintzak 3.000 plaza (24.850 eskola-ordu) izango ditu eta datozen urteetan luzatuko da.

Formakuntza-jarduerak Nafarroako Foru Erkidegorako lehentasunezkoak bezala identifikatu diren sektore ekonomikoetarako eta ekoizpen- esparruetarako programatu dira. Horretarako, Nafarroan diren formakuntza beharren eta aipatu sektoreetarako beharrezkoak diren profesionaltasun-ziurtagirien azterketa egin da.

Izaera ofizialeko formakuntza

Formakuntzak izaera ofiziala eta ziurtatua izango du. Doakoa ere izango da. Izan ere, pertsona orok, landunak nahiz langabeak, kalitateko prestakuntza ibilbide ofizial bat aukeratu ahal izatea lortu nahi da, betiere, Nafarroako Lanbide Heziketako sarearen barruan.

“Noraino iritsi nahi duzu? kanpainak formakuntza-aukera ezberdinen inguruko argibideak eskainiko ditu. Guztira 100 irakasle izango dira.

Bestalde, formakuntzarekin jarraitzeko aukera izango da egiaztagiri profesionala lortzen bada. Izan ere, Gobernuaren xedea da enplegurako formakuntzaren kalitatea eta eragina handitzea biztanle orok bere formakuntzarekin jarraitzeko eta ibilbide profesionala hobetzen jarraitzeko aukera izateko ziurtagiri ofiziala lor dezan.

Deialdi horretan interesa duten pertsonek Nafarroako LH sareko zentroetan lor dezakete informazio guztia. Sarean ere argibideak lor daitezke www.fp.navarra.es webgunean.

Era berean, Hezkuntza Departamentua harremanetan jarriko da posta bidez lan bila ari diren hiritar guztiekin kanpainaren berri emateko.

SHARE

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.