‘Erronka globalen aurrean, gazteak martxan’ sariak

Abian dira Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak eta eLankidetzak elkarlanean antolatutako “Erronka globalen aurrean, gazteak martxan’ sariak. Aipatu sarien xedea da elkartasuna, garapenerako lankidetza eta Euskadiko eta beste lurralde batzuetako gazteen arteko hartu-emana sustatzea. Deialdiak aipatu gai horiek lortzeko jarduerak eta ekintzak jasotzen dituzten gazteek egindako egitasmoak sarituko ditu. Deialdira EAEn erroldatuta dauden 18 eta 30 urte bitarteko gazteak aurkez daitezke. Egitasmoak aurkezteko epea azaroaren 10ean zabalduko da eta abenduaren 9ra arte irekita egongo da.

Proiektua bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu behar da, eta identifikazio bitarteko elektroniko bat beharko duzu eskaera egiteko (BakQ edo NAN elektronikoa, besteak beste).

Egitasmoak

Deialdira aurkezten diren egitasmoek elkartasuna, garapenerako lankidetza edo gazteen arteko hartu-emana izan behar dute ardatz. Horiek lortzeko modua, aldiz, ez da deialdian eta, hortaz, diziplina ezberdinetako egitasmoak aurkez daitezke: musika, dantza, bideoak, egonaldiak, hitzaldiak, mahai-inguruak…

Deialdian parte-hartzeko ez da egitasmoa gauzatu behar. Nahikoa izango da proiektua garatzeko baliabideak, proiektuaren helburuak, nori zuzenduta dagoen, kronograma eta aurrekontu orientagarria azaltzea. Horretarako antolatzaileek eskura jarriko duten inprimakia osatu eta bidali beharko da.

Proiektuan zehaztu beharko da zer helburu zehatz lortu nahi den, nola eta non egingo den eta zer metodo erabiliko den (beharrezko bitartekoak, materialak, baliabideak, espazioak, eta abar). Inplikatutako pertsonak eta kolektiboak ere zehaztu beharko dira.

Sariak

Guztira 33 sari banatuko dira. 75 puntutik gorako puntuazio handiena lortzen duten hiru egitasmoek 3.000 euroko saria jasoko dute. 60 puntu baino gehiago lortuta puntuazio handiena duten hiru proiektuen artean ez dauden 10 egitasmo onenek, berriz, 1.000 euroko saria jasoko dute. Azkenik, 60 puntu baino lortuta lehenengo bi ataletan saririk lortu ez duten lehenengo 20 proiektuek 500 euroko saria jasoko dute. Saria lortzeko ezinbestekoa da, gutxienez, 60 puntu lortzea.

Epaimahaiak honako irizpideak erabiliko ditu egitasmoak baloratzeko: gazteriaren parte-hartzea eta helburuekiko egokitzapena (35 puntu); egitasmoa garatzeko bideragarritasuna (30 puntu); 3 kide baino gehiago dituzten taldeek 5 puntu jasoko dituzte; GKE baten lankidetza duten egitasmoek 5 puntu jasoko dituzte; egitasmoaren aurkezpena (15 puntu); publikoaren bozkak (10 puntu – 0,01 puntu bozka bakoitzeko).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.