Aisialdiko begirale eta zuzendaritza ikastaroetarako laguntzak

Nafarroako Gazteriaren Institutuak aisialdiko begirale eta zuzendaritzarako ikastaroak burutzeko laguntzen deialdia ireki du. Guztira 35.000 euro bideratuko dira. Laguntzak eskatu ahal izango dituzten Nafarroan erroldatuta dauden 31 urtetik beherako gazteek, betiere, horrelako ikastaroren bat egiten duten lehen aldia bada eta ikastaroa aurtengo urriaren lehena eta 2022. urteko irailaren 30 bitartean burutzen bada.

Matrikula-gastuak

Laguntza horien bidez, onuradunek matrikula gastuen erdia ordaindu ahal izango dute aisialdi begiraleen kasuan eta, betiere, 175 euroko mugarekin. Zuzendaritzarako ikastaroen kasuan, matrikularen % 90 arte ordainduko da, 360 euroko mugarekin.

Ikastaroak Nafarroan aintzat hartzen diren aisialdiko bederatzi eskoletako batean egin beharko dira: Urtxintxa Aisialdiko Eskola (Iruña), Itaka Escolapios Fundazioa- Lurberri Eskola (Iruña), Gurutze Gorria – Nicasio Landa Aisialdiko Eskola (Iruña), Aisialdiko Elizbarrutiko Eskola (Iruña), Alarca Aisialdiko Eskola (Lizarra), Lantxotegi Eskola (Berriozar), Berriozarko Udal Eskola (Berriozar), Micudala (Iruña) eta 42 grados (Tutera)

2020/21 ikasturtean, 149 emakume gaztek eta 80 gizon gaztek jaso zuten aisialdiko begirale edo zuzendari titulua. 229 gazte horietatik guztietatik 205 gazteri dirulaguntza eman zitzaien

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.