Nafarroako 84 gazte lan-merkaturako aktibatu dira Giltza programari esker

Nafarroako hainbat udalerritako 84 gaztek parte hartu dute Nafar Lansarek antolatu duen Giltza izeneko programan. Aipatu programaren xedea da ikasleei baliabideak eta tresnak ematea lan-merkatuari aurre egiteko. Horretarako gazte horien inguruneetan enplegu  edo berrikuntza sozialeko proposamenak sortzen dira.

Emplea Fundazioa izan da programaren dinamizazioaren ardura izan duena. Donezteben hasi eta Iruñera, Altsasura, Tuterara, Agoitzera, Tafallara eta LodosaSan Adrianera zabaldu da. Guztira, Lanbide Heziketako ikasketak amaitzear diren gazteentzako zortzi lan orientazio programa gauzatu dira.

Proiektuak aurkezteko jardunaldia

Programan parte hartu duten gazteek beren esperientzia partekatu ahal izan dute Iruñeko INAP eraikinean izan den jardunaldi batean. Ikasleek Giltza programaren barruan landu izan dituzten egitasmoak aurkeztu ditu. Horietan, hainbat arlo jorratu dira, hala nola, tokiko merkataritza, gazteentzako zentro baten sorrera, garraiobide sistema berrien sorkuntza, Ebro ibaiaren ibaiertzen dinamizazioa eta bigarren eskuko arroparen kontsumoaren sustapena.

Saioetan aurkeztutako erronken bidez eta lan-taldean lan eginez, ikasleek eskualdi bakoitzeko arazo zehatzetarako irtenbideak bilatu behar izan dituzte. Formakuntza horrek balio ahal izango die lan merkatuan barneratzeko.

Giltza programa

Giltza programak ikuspegi prebentiboa du eta beren ikasketak amaitzear dauden ikasleei zuzentzen zaie. Profesional batekin egiten den ohiko aurrez aurreko orientazioaren ordez, programa berritzaile horrek 20 orduko tailer trinko bat proposatzen du, ikastetxean bertan egiten dena.

Metodologia taldekako lanean oinarritzen da. Ikasleek beren ingurunea ezagutu behar dute eta, horretarako, hainbat bisita burutzen dituzte, tokiko merkataritza ezagutzeko, eragile ezberdinekin bilerak izateko…

Nafar Lansareko zuzendari Miriam Martónek azaldu duenez, “programak, gazteen gaitasunak sendotzeaz eta profil profesionala definitzeaz gain, enplegagarritasun aukerak ezagutzeko aukera ematen du”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.