Gazteen artean indarkeria saihesteko ikastaroa antolatu du Gazteen Euskal Behatokiak

Gazteen Euskal Behatokiak antolatuta, datorren urtarrilean gazteen artean indarkeria saihestea helburu duen “Gazteen indarkeria: jatorria, izaera, indarkeria motak eta prebentzio eta esku-hartze estrategiak” tailer-ikastaroa irakatsiko da Bilbon (urtarrilak 24 eta 25) eta Donostian (Urtarrilak 26 eta 27). Gasteizko saioa otsailean izango da (otsailak 9 eta 10). Ikastaroa Hilario Garrudo Hernández psikologo klinikoak zuzenduko du. Tailerrak formatu teoriko-praktikoa izango du eta gaztelaniaz irakatsiko da.

Tailer-ikastaroaren izenak argi uzten duen moduan, topaketan gazteen indarkeriazko jokabidearen sorreran eta izaeran sakonduko da. Aldi berean, pandemiak gazteengan eragin ahal izan dituen ondorio psikoemozionalei buruz ere hitz egingo da.

Bilboko, Donostiako edo Gasteizko ikastaroan izena emateko epea jada zabalik da eta abenduaren 17an itxiko da. Bilbon eta Donostian, gehienez, 16 lagun bertaratu ahal izango dira; Gasteizen, aldiz, 20. Ikastaroak doakoak dira eta izena emateko nahikoa da Gazteen Euskal Behatokiaren webgunean eskura daitekeen inprimakia osatzea eta bidaltzea. Antolatzaileek azaldu dutenez, lehentasuna izango dute gazteekin lan egiten duten edo lankidetzan diharduten horiek. Horrez gain, kontuan izango da izen-emateen hurrenkera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.