Kontaketa erotikoen II. lehiaketa

Abian da kaixomaitia.eus webguneak eta Elkar argitaletxeak elkarlanean antolatzen duten kontaketa erotikoen lehiaketaren bigarren edizioa. Lehiaketa zabalik da 18 urtetik gorako pertsonentzat eta aurkezten diren lanek euskaraz idatziak eta argitaratu gabeak izan beharko dute. Lanak aurkezteko epea hil honen 31an amaituko da. Jasotzen diren lanak kaixomaitia.eus atarian argitaratuko dira. Epaimahaiak zortzi finalista aukeratuko ditu eta horien artean irabazlea aterako da. Irabazleak 1.000 euroko saria jasoko du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.