Euskadiko hamar gaztetik lauk boluntario-lanak egin ditu edo egin izan ditu

Abenduaren 5ean ospatu den Boluntariotzaren Nazioarteko Egunaren ildora Gazteen Euskal Behatokiak ezagutzera eman dituen datuen arabera, EAEko 30 urtetik beherako gazteen % 11,5ek boluntariotza lanen bat egin du aurten. Kopuru hori duela bost urte jasotakoaren oso antzekoa da; ez horrela aurretik boluntario-lanen bat egin dutela esan dutenena. Kasu horretan, jasotako kopurua aurreko urteetakoa baino nabarmen altuagoa da. Horretarako arrazoia, Behatokiaren ustez, 2020. urtearen hasieran izan zen konfinamenduarekin batera sortu ziren ekimen antolatu eta bat-batekoak izan daitezke, horietan hainbat gaztek parte hartu baitzuten.

Ezagutzera eman diren datuen artean azpimarratzekoa da emakumeek (% 12,3) gizonek (% 10,7) baino joera handiagoa dutela boluntario-lanak egiteko. Adin-tarteei dagokionez, 20 eta 24 urte bitarteko gazteak dira ehuneko altuena ematen dutenak (% 14,9). Boluntario-lanak egin dituzten 15 eta 19 urte bitartekoen artean kopurua % 10,2koa da eta 25 eta 29 urte bitartekoen artean, berriz, jaso da ehunekorik txikiena (% 9,5). 

Gaur egun boluntario-lanak egiten dituzten gazteen % 39,0 haurrekin eta gazteekin harremana duten jardueretan aritzen dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.