Bikotekidea espiatzeko prest egongo al zinateke?

SAPIO Reseachek egin duen ikerketa batek agerian utzi duenez, Estatuko biztanleriaren % 15ak ondo ikusten du bikotekidea espiatzea. Gainera, % 9k bere bikotekidea zelatzatzen duela aitortzen du, adibidez, jarraipen aplikazioak erabiliz.

‘Acoso digital en las relaciones’ izenburua duen ikerketa Kaspersky konpainiak eta genero-indarkerian lan egiten duten zenbait GKEk sustatu dute. Ondorioak 21.000 pertsonari baino gehiagori egindako galdetegietan oinarritzen dira.

Bikotekidea espiatzea ‘spouseware’ izenarekin ezagutzen da eta, normalean, aplikazio baten bidez bikotekideak egiten dituen mugimenduak jarraitzean etatelefono deiak edo bere gailuetatik Interneten bilatzen duen informazioa arakatzean datza.

Estatuko datuak

Estatuaren kasuan, guztira 1.000 pertsona inguru izan dira galdetegia osatu dutenak. Horietatik, % 72k azaldu du badakiela bikotekidearen mugimenduak jarraitzeko aplikazioak daudela eta % 69k, berriz, Interneten egiten dituen bilaketak arakatu ahal direla. % 63k audio eta bideo grabaketak egin ditzakeela aitortu du.

Azterlanak jasotzen duenez, inkestatutakoen % 37k aitortu du bikotekidearen jarduera zelatatuko lukeela horretarako baimena izango balu

Azterlanak jasotzen duenez, inkestatutakoen % 37k aitortu du bikotekidearen jarduera zelatatuko lukeela horretarako baimena izango balu. % 6ren ustez, normala da bikotekidea espiatzea bere baimenik gabe.

Txostenak ere jasotzen du inkestatutakoen % 22k jazarpena pairatu duela bere bikotekidearen aldetik; % 19k dio gailu baten bidez izan dela eta % 16k horren inguruko susmoa du. Pribatutasunaren kasuan, estatuari dagokionez, inkestatutakoen erdiak baino gehiagok bere telefonoaren pasahitza partekatu du bikotekidearekin eta % 54k egiaztagiriak ezagutzen ditu.

Erabiltzaileen % 88k ez du aukerarik ematen bikotekideek aplikazioak instalatzeko edo beren gailuak konfiguratzeko. Gainera, % 86k bikotekidearekin eztabaidatuko luke zaintza-aplikazio bat aurkituz gero. Bestalde, % 50ek onartzen du erabiltzaileak zelatatzeko aplikazio bat aurkitzen badu, telefonotik ezabatuko lukeela. Halaber, % 49k adierazi du aztertuko lukeela aplikazio hori nork deskargatu duen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.