Munduan diru gehien irabazten duten TikTokerrak

Bere jatorriaren inguruko ika-mika guztiei aurre eginez, TikTok gazteen artean arrakasta gehien duen sare soziala bihurtu da. Gaur egun, mundu osoan mila miloi erabiltzaile baino gehiago ditu eta enpresa handienek bertan jarri dituzte beren begiak TikToker ospetsuenen bidez beren produktuen publizitatea egiteko.

Forbesek jaso duenez, TikToker ospetsuenek milioi erdi dolar inguru irabaz dezakete sarrera edo post bakar batekin. Iturri berak azaltzen duenez, gaur egun, sarrera batekin irabaz daitekeen batez besteko kopurua 100.000 eta 250.000 dolar artekoa da, aurreko urtean baino % 200 gehiago. Forbesek TikToken diru gehien irabazten duten influencerren zerrenda osatu du; bertan TikToken ospetsu egin diren pertsonak bakarrik azaltzen dira eta kanpoan utzi dira ospea beste esparrutan irabazi duten beste hainbat TikToker ezagun, hala nola, Will Smith edo Jason DeRulo.

Zerranda horren buruan diren TikToker ospetsuenek 55,5 milioi dolar baino gehiago bildu zituzten 2021ean, aurreko urtean baino % 200 gehiago. Kopuru horiek ez dira bakarrik sare sozial horretan egindako sarrerengatik irabazitakoak. Forbesen zerrendaren arabera, hauek lirateke TikToken diru gehien irabazten duten influencerrak. Azpimarratzekoa da guztiak 25 urtetik beherakoak direla:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.