
• Bi lagun oihanan daude espedizio batean. Halako batean, horietako bat txizagure da eta zuhaizka baten atzekaldean sartzen da txiza egiteko. Beste laguna zain geratu da, eta bapatean txiza egiten ari zen lagunaren ohiu bat entzun du.
– Zer gertatu da?
– Ai ene! Txiza egiten ari nintzela suge batek koxka egin dit zakilaren puntan! Deitu medikuari ea zer egin daitekeen.
Lagunak sakeleko telefonoa hartu eta medikuari hots egin dio:
– …suge batek koxka egin dio zakilaren puntan. Zer egin ahal dugu?
– Odol jarioan sartutako pozoia ateratzeko zauria den tokian xurgatu beharko duzu- ihardetsi dio medikuak.
Zaurituak bere laguna telefonoa eskegi duela ikusita hala galdetu dio:
– Eta? Zer dio medikuak?
– Akabo lagun. Zureak ez du erremediorik!