Abokatuek benetan egindako galderak

• -Doktore, autopsia egiten hasi baino lehen, pultsoa ote zegoen egiaztatu al zenuen?
– Ez.
– Odol presioa ote zegoen egiaztatu al zenuen?
– Ez.
– Orduan, autopsia hasi zenuenean posible litzateke gizona bizirik izatea?
– Ez.
– Zer dela eta egon zaitezke hain ziur, doktore?
– Bere garuna nira mahaiaren gainean zegoelako, poto batean sartuta.
– Baina, hala ere, posible litzateke bizirik jarraitzea?
– Bai, posible litzateke bizirik jarraitzea eta nonbaiten abokatu lanak egiten izatea.

• – Pertsona horren deskripzioa egin ahal diguzu?
– Altuera normalekoa zen eta bizarra zuen.
– Gizona ala emakumea zen?

• – Nola amaitu zen zure ezkontza?
– Heriotz baten ondorioz.
– Eta nor hil zen?

• – Slatery jauna, zure ezkon bidaia zertxobait berezia izan zen ezta?
– Beno, Hego Amerikara joan nintzen.
– Eta zure emaztea zurekin joan zen?

• – Azaldu duzunaren arabera, eskailera horiek sotorantz jaisten ziren, ezta?
– Bai.
– Eta igotzen ziren ere bai?

• – Hiru seme-alaba izan zenituen?
– Bai, hala da.
– Horietatik zenbat seme?
– Bat ez.
– Eta alabaren bat?

• – Haurraren kontzepzioa abuztuaren 8an izan zela diozu, ezta?
– Bai.
– Eta, zer ari zinen egiten momentu horretan?

• -Doktore jauna, egia al da norbait lo dagoen bitartean hiltzen denean hurrengo goiza arte ez dela hilik dagoela konturatzen?

• – Zu han zinen argazkia atera zizutenean?

• – Bakarrik zinen edo han zegoen bakarra zinen?

• – Berak zu hil zintuen?

• – Nor hil zen gudan, zu edo zure anaia txikia?

• – Han izan zinen joan zinen arte, ezta?

• – Zenbat aldiz egin duzu zure buruaz beste?

• – Zein distantziara aurkitzen ziren bi kotxeak hauek talka egin zutenean?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.