Adin kontua

40 urte inguru duten gizon lagun talde bat afaltzeko geratu da eta eztabaida labur baten ondoren “Dana Ona” jatetxera joatea erabaki dute, bertako zerbitzari oso itxura ona dutelako.
50 urte betetzen dutenean, berriz ere elkartzen dira, eta berriz ere “Dana Ona” jatetxera joatea erabakitzen dute, janaria oso ona delako eta ardoak ezin hobeak.
60 urte betetzen dituztenean, berri ere Dana Ona jatetxera joaten dira, bertan lasai afal daitekeelako eta erretzea debekatuta dagoelako.
70 urterekin, Dana Ona jatetxera bueltatzen dira, baina kasu honetan, gurpil aulkian joateko erreaztasunak ematen dituelako.
80 urte betetzen dutenean, ohiko eztabaida ondoren, Dana Ona jatetxera joatea erabakitzen dute, oraindik bisitatu ez duten jatetxea delako.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.