Bidaiaria galduta

Badoa gizon bat bere kotxean, baina guztiz galduta dago. Konturatzen da eta kaletik doan gizon bati galdetzea erabakitzen du:
– Barkatu! Lagundu ahal didazu? Ordubietan geratu naiz lagun batekin, baina jada ordu erdiko atzerapenarekin noa eta ez dakit non nagoen!
– Bai, noski! Kotxe batean zaude, hirigunetik zazpi kilometrotara, 40 eta 42 gradu bitartean iparraldetik eta 58 eta 60 gradu bitartean mendebaldetik.
– Zu ingeniaria zara, ezta? -Galdetu dio kotxean dagoen gizonak.
– Bai, hala da. Nola konturatu zara?
– Oso erraza, esan didazun guztia teknikoki zuzena da, baina era berean, ez dit ezertarako balio: galduta jarraitzen dut, berandu iritsiko naiz eta ez dakit eman didazun informazioarekin zer egin.
– Ahhh… Orduan zuk politikaria izan behar duzu – ihardetsi dio kalean zegoen gizonak.
– Ummmm… bai. Nola asmatu duzu?
– Oso erraza. Ez dakizu non zauden eta ezta nora joan behar duzun. Bete ezin duzun hitza eman duzu eta beste norbaitek arazoa konponduko dizula espero duzu. Izan ere, nirekin topatu baino lehen zinen egoera berberean aurkitzen zara orain, baina arrazoi berezi batengatik, errua nirea dela ematen du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.