Bikote leiala

Bikote bat ohean da sexu harremanak izan ondoren lo egiten eta, bapatean, emakumea asaldaturik esnatzen da etxeko sarreran zarata bat entzun duelako edo.
– Azkar, nire senarra etxeratu da eta!
Gizona arinki jaikitzen da, doi prakak jartzea lortzen du eta ikes egin nahian leihotik botatzen du bere burua. Bost minututara etxean da bueltan oso umore txarrez eta emakumearen gelara iristen denean hala dio:
– Baina ni naiz zure senarra!
Emakumea, jokoz kanpo geratu dela ikusita, hala ihardetsi dio:
– A bai? Eta, orduan, zergatik atera zara lasterka bizian?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.