
Bilboko Udalak ‘Kultura urteko 365 egunetan’ leloa berreskuratu du aurten eta kultura arloko informazio guztia herritarren esku jartzeko ‘Kultura sentitu’ izeneko gida argitaratu du. Gidak hiribilduan izango diren kultur eta aisialdi jarduera nagusiak jasotzen ditu: antzerki jaialdiak, zinema eta musika, literatura-lehiaketak eta jardunaldiak, jarduera artistikoak, dibulgaziozkoak eta ondarea sustatzekoak, sorkuntza ikastaroak eta tailerrak, deialdiak eta lehiaketak…
Gidak urtean zehar Bilbon izango diren kultur jarduera nagusien inguruko informazioa biltzen du: datak, tokia… Hamar atal nagusitan banatuta dago: Arte Eszenikoak; Museoak; Arte Bisualak; Diseinu eta Industria Sortzaileak; Literatura; Gizartea eta Ezagutza; Ikus-entzunezkoa; Musika, Ondarea eta Izaera; Aisi Kulturala eta Gertutasun Kultura.
Hamar atal
“Arte Eszenikoak. Eszena Laztanduz” atalean, ezin dira falta hiriko espazio eszenikoak, publikoak zein pribatuak, hala nola Arriaga Antzokia, Euskalduna Jauregia, Pabellón 6, BBK Aretoa, La Fundición, ZAWP edo Zirkozaurre. Atal honetan, BLV – Art, Kalealdia eta BAD bezalako jaialdiak ere aipatzen dira.
Museoek leku berezia dute gidan, azken finean, hirian den bizitza kulturalaren traktore baitira: Euskal Museoa, Arte Berreginen Museoa, Arte Sakratuaren Museoa edo Arkeologi Museoa; eta bi pinakoteka nagusiak; Guggenheim Museoa eta Arte Ederren Museoa.
Arte bisualen kasuan, gidan BilbaoArte, Rekalde Aretoa edo Azkuna Zentroa bezalako guneak azaltzen dira. MEM, FIG eta Basquedok bezalako jaialdi eta ekitaldiak ere jasotzen dira.
“Diseinu eta Industria Sortzaileak: Sorkuntza Dastatuz” atalak Espacio Open, BIAAF edo Bilbao Maker Faire bezalako ekimenak biltzen ditu.
Gidaren zatirik handiena literatura, zinema eta musikari dagokio. Azken finean, urtean zehar diren eskaintzen artean, gehienak hiru esparru horietakoak dira: Udal Liburutegien Sarea, Bidebarrieta Kulturgunea, BilbaoPoesía, Gutun Zuria, JA! Bilbao, FANT, ZINEBI, Gizazinea, Caostica, BBK Mendi Film Fest, Bilbao BBK Live, Bilbao Ars Sacrum…
“Ondarea eta identidatea” atalean: Udal Artxiboa, Bizkaiko Foru eta Euskadiko Artxibo Historikoa, Euskararen Etxea edo Ondare Aretoa biltzen dira.
Gida honetako azken kapituluak “Aisialdi Kulturala eta Gertutasun Kultura”-ri buruzkoak dira. Lehenengoan ezin ziren falta Aste Nagusia, Inauteriak edo Gau Zuria. Bigarrenean, hurrengo ekitaldei buruzko informazioa jasotzen da: Bilbao Distrito Escénico – kale antzerkia, magia, zirkua eta klown-a – , Bilbao Distrito Musical – jazza, abesbatzen kontzertuak, ikastaroak, zikloak – , Kultur Gabonak eta Bilbao Distrito Ocio.
Guztira, 8.000 ale argitaratu dira, euskaraz eta gaztelaniaz, eta doan banatzen dira Udaltegietan, Udal Informazioko Bulegoetan, liburutegietan, elkarteetan eta bestelako gizarte-, kultura- eta hezkuntza-ekipamenduetan. Modu digitalean ere udal webguneetan deskarga daiteke.