Euskal aizkolariak beti onenak

Bada lanpostu baterako aukera; aizkolari bat behar da eta bakarrik hiru pertsonek aurkezten dute bere burua: estatubatuar bat, brasildar bat eta euskaldun bat. Elkarrizketatzaileak hirurak deitu ditu eta horrela galdetu dio estatubatuarrari:
– Zein nolako esperientzia duzu?
– Tira -erantzun du estatubatuarrak- Hamar urtez izan naiz zuhaitzak mozten Kanadako basoetan.
Ondoren brasildarraren txanda iritsi da.
– Eta zuk zein nolako esperientzia duzu?
– Nik hogei urte eman ditut Amazonasen oihaneko zuhaitzak mozten.
Azkenik euskaldunaren txanda iritsi da.
– Zuk zein nolako esperientzia duzu?
– Nik bi urte eman nituen Saharako basamortuan zuhaitzak mozten.
– Saharako basamortuan? Baina hor ez dago zuhaitzik, motel!
– Orain ez, baina ikusi behar zenuen nola zegoen hori ni joan baino lehen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.