
Bada 20 urte ezkonduta daraman bikote bat, eta urte horietan guztietan, larrua jo behar zutenean, senarrak argia itzaltzen zuen. Emazteak, hasieran batean ez zion garrantzia handirik eman, baina urteen poderioz, kuriositatea nagusitzen hasi zen, eta horrela, gau batean, harreman sexualaren erdian, bapatean, emazteak argia piztu zuen. Bere sorpresarako, beheruntz begira eta senarrak eskuetan kontsoladore bat zuela ikusi zuen. Hori ikustean, emaztea guztiz txundituta geratu zen.
– Inpotentea zara? Urte hauetan guztietan gezurretan aritu zara? Azalpen bat behar dut! – oihukatu du emazteak.
Senarra, emaztearen begietara zuzen begiratuz horrela erantzun dio:
– Nik kontsoladorearena azalduko dizut zuk zergatik ditugun hiru seme-alaba azaltzen badidazu.