Ikasle kritikoa

• Natur zientzietako klasean, andereñoa hiena animaliaren inguruko azalpenak ematen ari da:
– Hiena Afrikako sabanan bizi den animalia da, haratustela jaten du, urtean behin ugaltzen da eta bere uluak gizon baten barrearen antza du. Ea bada, Ander, zer ulertu duzu?
– Bada, hiena Afrikan bizi den animalia bat dela, usteldutako haragia jaten duela, urtean behin bakarrik ugaltzen dela eta gizon baten barrearen antzeko soinua ateratzen duela.
– Oso ondo Ander! Eta zuk, Mikel, zer ulertu duzu?
– Hiena Afrikan bizi dela, hildako animaliak jaten dituela, behin bakarrik ugaltzen dela eta soinu bitxia ateratzen duela.
– Ez dago gaizki, Mikel. Eta zu, Jaimito, zer ulertu duzu?
– Bada ez dakit ondo ulertu dudan, baina animalia horrek, Afrikan bizi bada, haragi ustelduta jaten badu eta urtean behin bakarrik ugaltzen bada… Zer dela eta egiten du barre?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.