
Sherlock Holmes eta Watson dotorea kanpinez joan dira oporretan. Ondo afaldu ondoren, lotara joan dira. Edan duten ardo botilaren eraginez edo, berehala lokartu dira, baina ordu pare bat beranduago Holmes esnatu da eta hala galdetu dio Watsoni:
– Watson, begiratu zerura eta esaidazu zer ikusten duzun.
– Milioka izar ikusten ditut -ihardetsi du Watsonek.
– Eta horrek zer esaten dizu?
Minutu batez pentsatzen izan ondoren Watsonek hala erantzuten du:
– Astronomikoki horrek milioka galaxia daudela esaten dit, eta beraz, balizko bilioka planeta. Astrologikoki Saturno Leo dela ikus dezaket. Orduari dagokionez, gutxi gora behera goizeko hirurak direla antzeman dezaket… Teologikoki Jainko Ahalguztidun bat dagoela pentsatzen dut, eta gu unibertsoan bizi garen izaki nimiñoak besterik ez garela uste dut… Metereologikoki bihar egun zoragarria izango dugula antzematen da… Eta zuri, zer esaten dizu?
Holmes ere ixilik geratu da minutu batez eta ondoren hala dio:
– Norbaitek kanpin-denda lapurtu digula!