
Emakume bi parrandan atera dira eta zenbait ardo edan ondoren guztiz mozkortu dira. Halako batean, hauetako emakume bat pixagure da eta kanpora atera nahi du txiza egitera. Beste lagunak ere txiza egin nahi du eta, beraz, tabernatik ateratzen dira (tabernetan komunak beti itxita egoten dira gaueko ordu txikitan). Kalean daudela, jende mordoa dago eta leku bakarti bat bilatzen ari direla, azkenean hilerri batera iristen dira. Han, inolako begiradapean lasai egiten dute txiza. Lehenengo emakumeak txiza egin baina kuleroak ahaztuta utzi ditu hilerrian. Bigarrenak berriz, kuleroak galdu baina han zegoen banda horietako bat hartu du.
Hurrengo goizean, lehenengo emakumearen senarrak beste emakumearen senarrari telefonoz deitu dio:
– Aizu! Atzo nire emaztea mozkor-mozkorra etorri zen, eta ez hori bakarrik, kulerorik gabe iritsi zen!
– Lasai, nire emaztearena okerragoa izan da, mozkortuta iritsi da ere eta gainera, kuleroen ordez ‘Bilboko lagunek ez zaituzte ahazten’ dioen banda bat ekarri du hanka tartean!