
Emakume batek loro bat erosi nahi du. Dendara joan da eta dendariak momentu horretan loro bakarra dutela esan dio. Gainera, loro horren aurreko jabea putetxe bat kudeatzen zuen Madame horietako bat zen eta, ondorioz, ikasitako hitz guztiak nahikoa itsusiak ziren. Emakumeak berdin zitzaola adierazi dio eta loroa eraman du etxera.
Etxean, kaiola desestali bezain pronto, loroa hitzegiten hasi da: ‘Etxe berria, madame berria’. Emakumeak irribarrertxo bat egin eta bere alaben zain geratu da.
Alabak eskolatik etxera iritsi direnean loroa berriz hizketan hasi da: ‘Etxe berria, madame berria eta prostituta berriak’. Alabak barrezka hasi dira eta guztiak aitaren zain geratu dira. Hau iritsi denean, loroa berriz hizketan hasi da: ‘Etxe berria, madame berria eta prostituta berriak. Baina bezero berberak…Gabon Joxemari!’
Iruzkin 1
iulen
18 urtarrila, 2016jajajajaj!!!! itzela lorua!!nire lor berritxun antzera aritzen da!!