Munduko gauzarik azkarrena

Hor dira hiru lagun tabernan garagardo batzuk hartzen eta bapatean horietako batek horrela galdetzen du:
– Zein da zuen ustez munduko gauzarik azkarrena?
– Nire ustez munduko gauzarik azkarrena tximista da. Zuk begiratzen duzu zerura eta tximista bat dagoenean, ikusi bezain pronto jada desagertuta dago.
– Bai, egia da. Tximistak oso azkarrak dira, baina tximistak baino gehiago, nik uste dut argia azkarragoa dela. Zuk etengailuari ematen diozu eta konturatu orduko argia piztuta dago.
Horrela ibili dira bi lagunak hitzegiten eta hirugarrenak fitsik esan gabe. Azkenean bi lagunetako batek horrela galdetu dio:
– Eta zuk zer diozu? Zein da munduko gauzarik azkarrena zure ustez? Orain arte ez duzu ezer esan.
Eta hirugarren lagunak horrela erantzun du:
– Nire ustez, munduko gauzarik azkarrena kakalarria da.
– Kakalarria? – Beste bi lagunak batera.
– Bai, kakalarria. Aurrekoan ohean nintzen eta bapatean kakalarri nintzen. Tximista baino azkarrako altxatu nintzen, komunera jo eta argia piztu baino lehen gainean egin nuen kaka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.