
Mozkorti bat taberna batean sartu eta baso bat whisky eskatu du. Tabernariak basoa eman bezain pronto mozkorra ukabilkadak botatzen hasi da, boxealariek bere itzalaren kontra borrikatzen dutenean bezala. Tabernariak ez dio kasu handirik egiten eta lanean jarraitzen du. Hamar minutu beranduago, mozkorrak beste baso bat eskatzen du, eta berriz ere ukabilkadak botatzen hasi da. Tabernariak, orduan, txantxa moduan edo, hala galdetu dio:
– Zer? Noiz hasiko da borrokaldia?
– Ba zuk nahi duzunean; ez daukat trago hauek ordaintzeko dirurik eta!