
Neskame batek soldata igotzea eskatu du. Etxekoandreari eskaerak ez dio grazia handirik egin eta horrela galdetu dio:
– Tira, neskame, zer dela uste duzu soldata igoera bat merezi duzula?
– Etxekoandre, hiru arrazoi nagusi daude. Lehenik eta behin, arropa zuk baino hobeto lisatzen dudalako.
– Eh? Nork esan du nik baino hobeto lisatzen duzula?
– Zure senarrak, etxekoandre. Bigarrenik, zuk baino hobeto sukaldatzen dut.
– Hori ez da egia. Nork esan dizu nik baino hobeto sukaldatzen duzula?
– Zure senarrak, etxekoandre. Eta, azkenik, eta arrazoi nagusiena da hau… ohean ere zu baino hobea naizelako.
Hau entzutean, etxekoandrea sutan jarri da eta, oihuka, horrela erantzun dio:
– Zer, hori ere nire senarrak esan al dizu?!!
– Ez, hori lorazainak esan dit.