
Egun on bidaiari jaun eta andere, hegaldiko kapitaina ari da hizketan… momentu honetan 9000 metrotako altueran aurkitzen gara eta gure helburura iristeko… Oh! Ene bada! Jainko maitea!….
Bidaiariek oihu izugarri bat entzuten dute eta jarraian zarata handi bat…
– Eeeeeeeeez!!!!
– Splitctct, splocfff, flackk k, bruuuuuuuooooooommmmmmm!!!
Ondoren isilune labur bat baina betierekoa egiten dena…
Segundu batzuk beranduago, kapitainak mikrofonoa berriz hartu eta erdi barrezka barkamena eskatzen die bidaiariei:
– Barkatu jaun-andereak. Nahi gabe kafea nire magalean bota dut. Ikusi beharko zenukete nola utzi dudan nire praketako aurrekaldea.
Eta bapatean bidaiari batek oihukatzen du:
– Ikusi beharko zenuke zuk nola utzi dudan nik nire praketako atzekaldea!