Zein garrantzitsua den ikuspuntua!

Bi emekume elkartu eta hitzegiten hasi dira:
– Zer moduz atzoko eguna?
– Oso gaizki!!! Nire senarra lanetik etxera iritsi zen, hiru minututan afaldu zuen, lau minutuz harreman sexualak izan genituen eta bi minututara lo seko zegoen. Eta zure eguna?
-Nirea? Primeran! Senarra lanetik iritsi zenean jatetxe batera gonbidatu ninduen afaltzera, ondoren, ordubeteko paseoa eman genuen izarrez betetako zeru baten azpian. Etxera iritsi ginenean ia ordubete eman genuen sexu jokoetan kandelen argipean eta ondoren, beste ordubetez larrua jotzen izan ginen. Gainera, amaitu eta gero, ordubetez izan ginen ohean hitzegiten.
Hiriko beste puntan, aurreko bi emakumeen senarrak elkartu dira.
– Zer moduz atzoko eguna?
– Primeran! Etxera iritsi eta afaria jada prest zegoen. Ti-ta batean afaldu nuen, emaztearekin oheratu eta bi minututan lo nengoen! Eta zurea?
– Oso gaizki! Etxera leher eginda iritsi nintzen, ez zegoen argirik eta emaztea kanpoan afaltzera gonbidatu behar izan nuen. Afaria oso garestia izan zen eta taxi bat ordaintzeko dirurik ez nuenez oinez bueltatu behar izan genuen. Etxera iristean, oraindik ere argirik gabe ginen eta kandela batzuk piztu behar izan genituen. Emazteak sexua nahi zuen, baina ni izandako egunarekin nuen estresa zela eta ordubete behar izan nuen zakila tente jartzeko, eta beste ordubete orgasmora iristeko. Hori gutxi balitz, lokartzeko arazoak izan nituen eta ordubetez emaztearen kontuak entzun behar izan nituen.
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.