Egia al da udaberriak odola aldatzen duela?

Pasa den martxoaren 20an, 17:15ean inguru, udaberria hasi zen ofizialki. Azken asteetan eguraldia lagun izan ez badugu ere, printzipioz, urtaro epelago batean gaude eta esaerak dioen bezala, odola “aldatzen” omen zaigu. Baina zein puntutaraino da egia esaera edo baieztapen hori? Bada, adituen ustez aipatu esaera guztiz zuzena da. Izan ere, udaberriarekin batera sexu-grina indartzen edo biderkatzen duten hainbat hormonen askatzea ematen da: oxitozina (amodioaren hormona), dopamina (plazeraren hormona), noradrenalina (estresa leuntzen duena), serotonina (kemena erregulatzen duena) edota feromonak (erakarpenaren hormonak), besteak beste. Zergatik ematen da askatze hori udaberrian? Bada, negua ondoren, gehiago dira eguzki orduak eta horrekin batera tenperatura ere igotzen da. Hor dugu, beraz, kimikan oinarritutako azalpena. Baina gure libidoak zergatik egiten duen gora azaltzeko badira kontuan hartzeko beste zenbait alderdi. Izan ere, eguraldi epelagoarekin batera, sozializatzeko joera handiagoa izan ohi dugu. Horrek, noski, harremanetarako aukera gehiago ematen digu eta, ondorioz, sexu-harremanetarako aukera gehiago ere. Gainera, tenperaturak gora egiten duenean arropa gutxiago janzteko joera dugu, azal eta kurba gehiago erakutsiz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.