- -SARRERA
Gazteberri.eus gazte informazioko webgunea da. Gazteberri.eus Gazteberri aldizkariaren webgunea da. Gazteberri.eus Shareak Kultur Elkarteak kudeatzen duen egitasmoa da.
SHAREAK KULTUR ELKARTEA
Zumalakarregi Etorbidea, 121-5A
48007-Bilbo
gazteberri@gazteberri.eus
2.-PRIBATUTASUN KLAUSULA: DATU PERTSONALEN BABESA
Zure datuen arduradunak
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamenduak (EB) ezarritakoaren arabera, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (DBEO) izenaz ezaguna:
Zuk ematen dituzun datu pertsonalak Shareak Kultur Elkarteak tratatuko ditu, gazteberri.eus webgunearen arduraduna, IFK G95514576 duena eta helbidea honako hau: Zumalakarregi Etorbidea, 121-5A
48007-Bilbo.
Zure datu pertsonalak erabiltzeko legitimazioa
Zure datu pertsonalak tratatzen ditugu erregistratu zinen unean edo beranduago zeuk emandako onespenean oinarrituz. Izan ere, une horretan Lege Oharra onartu zenuen, eta horren barnean datu pertsonalen babeserako klausula hau jasota dago.
Zure datu pertsonalen tratamenduaren xedea
Ematen dituzun datuak beharrezkoak dira eskatu duzun zerbitzua berme osoz eman ahal izateko. Ondoko xedearekin erabiliko dira: erabiltzaileen, bezeroen eta balizko bezeroen datuen kudeaketa beren erregistrorako, harpidetzarako edo bestelako parte hartzeetarako; newsletter-en bidalketa; zerbitzuen eskaintza; administrazio eta kontabilitate kudeaketa; eskaintza komertzialen eta produktu eta zerbitzuei buruzko informazioaren bidalketa; eta eduki pertsonalizatuen eskaintza.
Epe laburrean, datuen tratamendu automatizatu bat egongo da eduki pertsonalizatuak eskaintzeko xedeaz. Nolanahi ere, erabiltzaileak bere profilean aukera izango du funtzionaltasun hau desaktibatzeko eta, hortaz, tratamendu hori ez zaio aplikatuko.
Zure datu pertsonalak gordetzeko epea
Zure datu pertsonalak gordeko ditugu erabiltzaile edo bezero zaren bitartean, eta ondoren legez ezarritako epea amaitu arte. Eta, oro har, erabiltzaileak bere onespena kendu arte, salbu eta Arduradunaren bidezko interesa baldin badago.
Zure datuak jakinaraziko zaizkion hartzaileak
Datu pertsonalen titulartasuna duten entitateek zure datuak laga ahal izango dizkiete gazteberri.eus webgunean parte hartzen duten entitateei. Kanpoko entitate bati lagatzea planteatuko balitz, aldez aurretik erabiltzaileari eskatuko zaio baimena, salbu eta legezko beharkizuna dagoenean.
Harpidedunen, produktu edo zerbitzu baten erosleen, bazkideen, zozketa, lehiaketa, joko edo antzekoetan parte hartzen dutenen edo opariren bat jasotzen dutenen kasuetan, beren datuak hirugarren entitate batzuei jakinarazi ahal izango zaizkie, betiere lotutako zerbitzuarekin zerikusia duten xedeak, eta xede horiek soilik, betetzeko beharrezkoa baldin bada. Adibidez: banku bidez egin behar diren kobraketetarako, dagozkion finantza entitateei lagako zaizkie datuak; paperezko argitalpenen harpidetzen kasuan, datuak dagozkion banaketa enpresari, kioskoari edo salmenta puntuari laga ahal izango zaizkio; kanpoko enpresek eskainitako zozketetako sarien, zuzeneko oparien edo promozioen kasuetan, erabiltzaileak bere borondatez parte hartu baldin badu, bere datuak eskaintza egin zuen enpresari laga dakizkioke; eta abar.
Hirugarrenen tresnak
Hirugarren enpresen tresnak erabiltzen ditugu estatistikak lortzeko eta publizitatea erakusteko:
Google Analytics erabiltzen dugu erabiltzaileen eta orrialde ikusien kopuruak lortzeko, besteak beste. Tresna honek nola lan egiten duen eta datuak nola prozesatzen dituen hemen ikus dezakezu:
https://support.google.com/analytics/answer/6004245?hl=eu
Erabiltzaileen eskubideak
Edozein erabiltzailek dauka bere datu pertsonalak irispidean izatea, zuzentzea, ezereztea, horien tratamendua mugatzea, aurkaratzea, edo datuok transferitzea eskatzeko eskubidea. Horretarako, zer eskubide baliatu nahi duen adieraziz, atal honen hasieran adierazitako helbideetara edo honako email hauetako batera idatz dezake:
Shareak Kultur Elkartea: gazteberri@gazteberri.eus
Era berean, eskubidea du emandako adostasuna edozein unetan kentzeko, baina horrek ez du eraginik izango adostasuna kendu aurreko tratamenduaren zilegitasunean.
Azkenik, erabiltzaileek eskubidea dute kontrol agintaritzaren aurrean erreklamazioa aurkezteko, datu pertsonalen babesari dagokionez beren eskubideak urratuak izan direla uste badute.
3.-COOKIE POLITIKA
Gazteberri.eus-ek, gaur egun Interneteko atari gehienetan ohikoa den bezala, cookie propioak zein hirugarrenenak erabiltzen ditu nabigazioa hobetzeko, analisiak egiteko eta eduki zein publizitate interesgarriak eskaintzeko.
Cookie bat web orri jakin batzuetara sartzeko erabiltzailearen ordenagailuan, tabletean edo smartphonean deskargatzen den fitxategi bat da. Cookieek erabiltzaile baten edo bere ekipoaren nabigazio ohituren gaineko informazioa gordetzea eta berreskuratzea ahalbidetzen diete besteak beste web orriei. Hala, eskuratutako informazioaren eta ekipoa erabilitako moduaren arabera, informazio hori erabiltzailea ezagutzeko balia daiteke.
Honakoak dira erabilitako cookieak:
Analisi cookieak: Guk geuk edo hirugarren batek tratatuta (adibidez Google Analytics zerbitzuak), gazteberri.eus-era zenbat pertsona sartzen diren zenbatzea ahalbidetzen digute. Horrela, erabiltzaileek webgunea nola erabiltzen duten neur dezakegu, baita erabilpen horren analisi estatistikoa egin ere. Horretarako, erabiltzaileek gure webgunean nola nabigatzen duten aztertzen dugu gure produktu eta zerbitzu eskaintza hobetzeko asmoz.
Geolokalizazio cookieak: Erabiltzaileak zer herrialde edo lurraldetatik konektatzen diren jakiteko erabiltzen diren cookie anonimoak dira. Bisitariak nongoak diren jakiteko erabiltzen ditugu.
Zerbitzu cookieak: Erabiltzailearen hobespenak gogoratzen dituzte erabiltzaileak bisita bakoitzean zerbitzua berriz ere konfiguratu beharra izan ez dezan. Adibidez, zerbitzua zer hizkuntzatan jaso nahi den gogoratzen dute.
Cookie publizitarioak: Webguneko publizitate guneen eskaintza ahalik eta modurik eraginkorrenean kudeatzea ahalbidetzen digute. Horretarako, iragarkien edukiak eskatutako zerbitzura edo erabiltzaileek egin ohi duten webgunearen erabilpenera egokitzen ditugu. Helburu horrekin, erabiltzaileek dituzten nabigazio ohiturak aztertzen ditugu edota euren nabigazio profilekin bat egiten duten iragarkiak erakusten dizkiegu.
Erabiltzaileek euren ekipoetan instalatutako cookieak baimendu, blokeatu edo ezabatu ditzakete erabiltzen dituzten nabigatzaileetako aukerak konfiguratuz. Nabigatzaile bakoitzean konfigurazio hori nola egin behar den jakiteko, nabigatzaile nagusietako honako helbideetara jo daiteke:
Chrome: https://support.google.com/chrome/answer/95647?hl=en
Explorer: https://support.microsoft.com/eu-es/help/17442/windows-internet-explorer-delete-manage-cookies
Firefox: https://support.mozilla.org/en-US/kb/enable-and-disable-cookies-website-preferences
Safari: http://support.apple.com/kb/ph5042
Jakin beharrekoa da cookieak guztiz blokeatuz gero, litekeena dela webgune batzuk behar bezala ikusi ahal ez izatea.
Edozein kasutan, cookie propioen bidez lortzen dugun informazioa titularrek bakarrik tratatzen dute eta ez dute inolaz ere hirugarren enpresen esku uzten.
gazteberri.eus-en cookien politika lege betebeharretara edota zerbitzuan emandako aldaketetara egokitzeko alda daiteke. Aldaketa horiek honako lege ohar honetan jasoko dira eta gazteberri.eus-en jakinaraziko dira.
Pribatutasun klausula, cookien politika eta erabilpen baldintzak barne hartzen dituen lege oharra onartuz, erabiltzaileak berariazko adostasuna ematen dio gazteberri.eus-en cookien politikari ere.