Euskal gazteen % 55ek interesa dute politikan, baina bostetik batek ez du inolako alderdi politikorekiko sinpatiarik

2024an, 15 eta 29 urte bitarteko gazteen % 55ek adierazi zuen politikarekiko interes handia edo nahikoa zuela; % 20,7k, berriz, ez zuen inolako alderdi politikoarekiko sinpatiarik

Egilea:  José Poza
Argazkia:  Laiotz/Shutterstock
Hitz kopurua:  136
Irakurketa denbora:  Minutu bat

Euskal gazteen artean politikarekiko interesa handitu egin da azken urteotan, nahiz eta talde horretako zati batek distantzia gordetzen duen alderdi politikoekiko. 2024an, 15 eta 29 urte bitarteko gazteen % 55ek adierazi zuen politikarekiko interes handia edo nahikoa zuela; % 20,7k, berriz, ez zuen inolako alderdi politikoarekiko sinpatiarik. Hala jasotzen du Gazteriaren Euskal Behatokiak egindako ‘Gazteriaren adierazleak 2025. Euskadiko gazteriaren ikuspegia’ azterlanak.

Politikarekiko interesa 3,6 puntu hazi da 2020tik, orduan % 51,4koa baitzen, eta 2000. urtean hasitako serieko mailarik altuenean kokatzen da.

Adin-taldeen arabera, interesa handiagoa da 25etik 29 urtera bitartekoen artean (% 58,1) eta 20tik 24 urtera bitartekoetan (% 57,5). 15etik 19 urtera bitarteko gazteen artean, ehunekoa % 49,5era jaisten da.

Alderdiekiko sinpatiari dagokionez, gora egin du inolako alderdirekin identifikatzen ez diren gazteen kopuruak. 2020ko % 10,8tik 2024ko % 20,7ra igaro da. Zifra hori, ordea, urrun dago 2012an erregistratutakotik; urte hartan % 53,1era iritsi zen.