Euskadiko 15-29 urte bitarteko gazteen bi heren baino gehiagok (% 69,5) ingelesaren ezagutza egokia duela dio. 1989an bildutako datuekin alderatua hazkundea nabarmena da, duela 35 urte ingeles hizkuntzaren maila egokia zutela zioten gazteak % 12,1 baino ez baitziren. Sexuari dagokionez, ez da alde handirik emakume (% 72,6) eta gizon (% 68,9) gazteen artean. Adin-taldeen kasuan, berriz, aldeak nabarmenagoak dira. 15 eta 19 urte bitarteko gazteek adierazi dute, neurri handiagoan (% 72,6), ingeles-maila ona dutela. Adinean gora egin ahala, ehuneko horiek behera egiten dute: % 70,8 20-24 urte bitartekoen artean eta % 65,1 25-29 urte bitartekoen artean.
Euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez ondo hitz egiten duten gazteen kopuruak ere gora egin du. 2022. urteko datuen arabera, EAEko 15-29 urte bitarteko gazteen % 57,6 hirueleduna da. Kasu horretan ere, kopuru hori 1989an erregistratutakoaren (% 2,7) baino nabarmen handiagoa da.
Datuak Gazteen Euskal Behatokiak argitaratu ditu ‘Gazteen adierazleak. Euskadiko gazteen panorama’ txostenean.