Urriaren 10ean, 19:00etatik aurrera, Juan José Millás idazleak eta Juan Luis Arsuaga paleontologoak “Kontzientzia sapiens batek neandertal bati azalduta” liburua aurkeztuko dute Bidebarrieta Kulturgunean. Saioa César Coca kazetariak zuzenduko du eta idazleekin hitz egingo du giza izaera ikuspegi zientifiko eta literario batetik aztertzen duen trilogia ixten duen liburuari buruz. Ekitaldia doan izango da, www.bilbaokultura.eus webgunearen bidez gonbidapenak erreserbatuz, eta streaming bidez ere jarraitu ahal izango da.
Liburua
Esan bezala, lan honek lankidetza horren trilogia ixten du. Lehenengo bi liburuek, “Bizitza sapiens batek neandertal bati azalduta” eta “Heriotza sapiens batek neandertal bati azalduta” salmenta-arrakasta handia lortu dute. Trilogian Arsuagak sapiens baten papera hartzen du eta neardental gisa aritzen den Millási bizitzaren alderdirik sakonenak ikuspegi zientifiko batetik azaltzen dizkio. Millásek, berriz, gogoeta horiek guztiak hizkuntza literarioan itzultzen ditu.
Juan José Millás (Valentzia, 1946) idazle eta kazetari emankorra da eta bere lana hogei hizkuntza baino gehiagotara itzuli da. Bere ibilbidean literatur sari garrantzitsuak jaso ditu, besteak beste, Nadal saria (1990) eta Planeta saria (2007). Kazetaritzan egindako lanagatik ere hainbat sari jaso ditu. “El País” egunkariko eta SER irrati-kateko “A vivir que son dos días” irratsaioko ohiko kolaboratzailea da. Gainera, honoris causa doktoretza jaso du Torinoko eta Oviedoko unibertsitateetan.
Bestalde, Juan Luis Arsuaga (Madril, 1954) Paleontologiako katedraduna da Madrilgo Complutense Unibertsitatean. Ezaguna da Atapuercako taldeko ikertzaile nagusietako ba delako eta 1997an Asturiasko Printzea Ikerketa Zientifiko eta Teknikoko saria jaso zuen. Burgoseko Giza Eboluzioaren Museoko zuzendari zientifikoa ere da Arsuaga, eta dibulgazio zientifikoko lan ugari idatzi ditu. Bere lanen artean nabarmentzekoak dira “El collar del neandertal”, “La especie elegido”, “El mundo de Atapuerca”, “El reloj de Mr. Darwin”, “Breve historia de la Tierra (con nosotros dentro)” eta “Vida, la gran historia”.







