Herriko apaizari, hogeitabost urtez herrian meza ematen izan ondoren, omenaldi bat egin behar diote. Bertan, afari oparoa ez ezik, bertako alkateak ere hitz batzuk esan behar ditu, baina alkatea ez da azaltzen, ohi bezala, politikariak oso lanpetuta daudelako. Denbora nolanahi betetzearren, apaizak berak zenbait hitz esatea erabakitzen du, amaitzerakoan alkatea bertan izango zenaren itxaropenarekin:
- Eliza honetara iritsi nintzenean, nere lehen inpresioa ez zen batere ona izan. Izan ere, lehen konfesioa egitean pertsona horrek telebista bat lapurtu zuela, bere gurasoei dirua lapurtu ziela, lan egiten zuen enpresan ere lapurtu zuela, bere nagusiaren emaztearekin oheratzen zela eta droga kontuetan zebilela aitortu zidan. Ikaratuta geratu nintzen, nora ote etorri nintzen pentsatuz. Hogeitabost urte hauetan herriko jende gehiena ezagutzeko aukera izan dut eta, zorionez, guztiak ez zirela hain pertsona maltzurrak konturatu naiz; jende ona, elizaren jarraitzaileak eta fededun onak…
Justu momentu horretan alkatea azaltzen da eta berehala hitza hartu du:
- Lehenik eta behin barkamena eskatu nahiko nizueke berandu iristeagatik. Inoiz ez dut ahaztuko gure apaiza maitea herrira iritsi zen eguna. Izan ere, berarekin konfesatu zen lehen pertsona izan nintzela uste dut.