Estatu Batuetako emakume batek Facebook gizarte sarearen bidez ‘Small World’ delako jokoan jokatzeko gonbidapena jaso zuen. Momentu horretan, emakumeak ez zekien bere bizitza txarrerako aldatuko zenik. Izan ere, jolasten hasi bezain pronto emakumea jokoaren mende erori eta bere bizitzako beste gauza guztiak albora utzi zituen, hauen artean bere hiru seme-alabak. Hainbat hilabetez, emakumeak egunean hogeitabi orduz jokatzen izaten zen. Bitartean, seme-alabek izoztutako janaria jaten mantendu ziren. Zorte txarragoa izan zuten etxean bizi ziren bi txakurrak, hauek gosez hil baiziren. Hauen gorpuak etxeko egongelan izan ziren bi hilabetez. Etxea zaborontzi bilakatu zenean bertako instituzioek parte hartu eta semeen kustodia kendu diote emakumeari.