Bilborock Aretoaren programazio berria

Programazio berriarekin aretoak musika eta kultura esparruetan lan egiten duten gazteentzako ekintzailetza-gune bilakatzea du helburu.

Bilborock aretoak denboraldi honetarako programazioa aurkeztu du musika talde eta hiri-artistentzako hainbat berritasunekin. Programazio berriarekin aretoak musika eta kultura esparruetan lan egiten duten gazteentzako ekintzailetza-gune bilakatzea du helburu. Programa berriek jada Bilborockek antolatzen edo hartzen dituen beste 42 ekimenekin bat egiten dute.

  • Lokal Sessions: programa berri honi esker musika talde gazteek kalitatezko bideoklip bat grabatu ahal izango dute, doan, Bilborockeko entsegu-aretoetan.
  • GazteShare Egoitza: Formakuntza-programa honetan hiriko 18 eta 30 urte bitarteko gazteek podcast metodoei buruz eta bideogintza profesionaleko ekipoekineta gailu mugikorrekin edukiak sortzeko tresnei buruz ikasteko aukera izango dute. Urtean zehar 10 orduko iraupena duten 4 tailer antolatuko dira eta parte-hartzaileek beren edukiak grabatzeko aukera izango dute, adituen laguntzarekin, Bilborocken podcast-grabazioko aretoan.
  • Berriak: Ekainaren 3an hiri-musikako jaialdi bat izango da tokiko hiri-artistak ezagutzera emateko.
  • Klasikoak: Azaroaren 10ean Bilborockekin nolabaiteko lotura duten Euskadiko talde historikoen kontzertu bat izango da. Talde horiekin batera lehen urratsak ematen ari den talde bat ere arituko da. Kontzertu honetarako sarrerak 12 euroren truke eros daitezke.
  • Pod-Kaztea: Urtearen azken hiru hilekoan podcast bat grabatuko da hilero Bilborockeko programazioko edukiekin. Bilborocken programatzen duten gazteei elkarrizketak egingo zaizkie, haien proposamenak bistaratzeko eta Bilborock eta Bilbao Gazteko sare sozialetan ezagutarazteko.
Bilborock

Pasa den urtean 35.865 gaztek bisitatu zuten Bilborock aretoa. Horietatik guztietatik bi heren inguru 16 eta 25 urte bitartekoak ziren. Guztira, 555 ekitaldi/ekintza egin ziren eta horietatik 93 gazteek edo gazte-kolektiboek antolatu zituzten.