Emakumeek ere zientzia egiten dute

Emakume zientzialarien lan ezagutzera ematea helburu duen “Emakume zientzialarien argitan” zikloak hiru hitzaldi hartuko ditu udaberri honetan

Zientziaren eta teknologiaren historian emakumeek egin dituzten ekarpenak ezkutuan geratu dira, eta gaur egun ere nabaria da emakumeen aurkako bereizkeria arlo horretan. Emakume zientzialarien lana ezagutzera emateko helburuarekin, Elhuyarrek eta Donostia KulturakEmakume zientzialarien argitan” hitzaldi-zikloa antolatu dute udaberri honetarako. Zikloak hiru saio izango ditu eta Ernest Lluch Kultur Etxean izango dira.

Hitzaldietako protagonistak Itziar Cortés Etxabe, Marian Iriarte Ormazabal eta Aiora Zabala Aizpuru izango dira. Hirurek Ana Galarraga Aiestaran Elhuyarren zientzia-dibulgatzailearekin hitz egingo dute. Solasaldietan, besteak beste, zerk bultzatzen ditu ikertzera, zein galderari erantzun nahi diote, zerk harritu ditu gehien eta zer zailtasunei egin behar diete aurre azalduko dute. Horrez gain, “bi kulturen” estereotipoa gainditzeko (zientziak eta humanitateak), haien liburu gogokoenak ere gomendatuko dituzte.

Hitzaldiak

Lehenengo hitzordua martxoaren 14an izango da:  ‘Itziar Cortés Etxabe: hizkuntzak aro digitalean’. Cortés Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia unitateko koordinatzailea da era bizi dugu garai digitalean hizkuntzek duten garrantziaren inguruan hitz egingo du.

Bigarren hitzordua apirilaren 18an izango da eta protagonista Marian Iriarte Ormazabal kimikaria izango da. ‘Marian Iriarte Ormazabal: kimika, egunerokoan’ hitzaldian polimeroen inguruan hitz egingo du.

Zikloari amaiera emateko, maiatzaren 16an, Aiora Zabalak ‘Aiora Zabala Aizpuru: natura gure esku’ hitzaldia eskainiko du.

Solasaldien audioak Donostia Kultura Irratiko podcastetan eta Elhuyarren zientzia.eus webgunean ere entzun ahalko dira.