Europame- Esaiezu zer pentsatzen duzun

Europa krisian da. Azken urteetako geldialdi ekonomikoak langabezia, desilusioa eta gizartearen haserreaz gain, politikarekiko mesfidantza ere sortu du. Hiritarren artean, eta bereziki gazteriaren artean, desengainua, ezkortasuna, azken urteetan lortutako guztia galdu dela eta jendearen aldarrikapenak kontutan hartzen ez direnaren ideia zabaldu da.

Seguruenik, Europar Batasunak bere sorreratik izan duen onarpen mailarik baxuena bizi du egun hauetan eta gazteriak, eta gizarteak oro har, bere iritzia kontutan hartua izatea aldarrikatzen du. Maiatzan Euskadin abian jarriko den ‘Európame’ izeneko ekimenak, euskal gazteriaren barruan europar proiektuaren eta honen etorkizunaren inguruko eztabaida, hausnarketa, sormen eta hedapenerako gune bat sortzea du helburu.

9 de Mayo eta Eurocampus kultur elkarteek antolatzen duten Európame ekimenak Europaren ideiaren inguruan euskal gazteria hausnarketa eta eztabaida gauzatze batera eta, modu parte hartzaile batean ikusentzutezko edukien ekoizpenera gonbidatu nahi du. Eta bide batez, gazteriak Europar Batasunaren ezagutza handiago bat izatera ere lagundu nahi du. Azken finean, egun den erakunde eta hiritarren artean den tartea gainditzea da bilatzen den xede nagusienetako bat, elkarlan eta parte-hartzearen bidez iritzi guneak eta europar hiritartasunaren sentimendua sustatuz. Oro har, Európamek europar hiritartasun aktibo bat eraikitzea du helburu, bere eskubide eta askatasunen jabe dena eta iritzi propioa duena. Ekimen honen inguruko informazio gehiago abian jarriko den www.europame.eu webgunean aurki daiteke.

Hiritartasuna, eztabaida, sormena, partekatzea

Európamek, beraz, hiru helburu nagusirekin garatu nahi den ekimena izango litzateke:

  • Europar hiritar aktiboa sustatu gazteriaren parte-hartzea bultzatuz europar eztabaidan eta honen sormena ere indartu komunikazio horizontaleko (2c2: Citizen to Citizen) praktika berrien eta kazetaritza 2.0ren bidez.
  • EBak eta Europar Parlamentuak euskal gazteriaren bizitzan duen garrantziaren inguruan eztabaidatzeko eta hausnartzeko eremuak sortu. Era berean, bakoitzaren komunitatean eta, oro har, gizartean ikusentzutezko edukien sormen, ekoizpen eta hedapenean gazteriaren protagonismoa bultzatu nahi da, ‘learning by doing’ delako metodologia aplikatuz.
  • EBn gazteriaren parte-hartze demokratikoaren inguruko ideia, hausnarketa eta esperientziak online plataformen bidez partekatu, hedatu eta helaraztea Europar Batasun beraren eta honen erakunde eta politiken inguruko ezagutza maila hazteko.

Teknologia mugikorrak

Hau guztia burutzeko, Európame ekimenak hiru jarduera nagusi burutuko ditu: teknologia mugikorretan oinarrituz gazteek kazetaritza 2.0 burutu ahal izateko sormen laborategiak; bideo sormen lehiaketa; eta europar astea.

  • Sormen laborategiak: Europa eta Europar parlamentuaren funtzioaren inguruko sentsibilizazio, hausnarketa, analisi eta ikusentzutezko edukien ekoizpenerako tailerrak antolatuko dira. Hauetan, parte-hartzaileek eduki digitalak sortzeko aukera izango dute eta hori guztia burutuko dire elkarrizketen glosario batean islatu nahi da. Elkarrizketa hauetan, hiritarrek Europa eta Europar Parlamentuaren inguruan duten iritzia jasoko da.
  • Europame lehiaketa: plataforma mugikorretan oinarrituta ekoizten diren sormen bideoen lehiaketa bat ere antolatu da. Bideo hauek etorkizuneko Europar Batasunaren izaera zein nolakoa izan beharko lukeen ideiaren ingurukoak izan beharko dute.
  • Europar Astea. Euskadiko puntu desberdinetan ekintza desberdinak burutuko dira hiritarren parte-hartzeaeta eztabaida sustatzeko eta ekoiztutako edukiak erakusteko.

Európame da, europar hiritarren eskubide eta askatasunak dibulgatzeko eta 2014ko ekainan izango diren Europar hauteskundeetan parte-hartzea sustatzeko burutzen den Europar Hiritartasunaren Urtearen markoan Europar Parlamentuak Euskadin diruz laguntzen duen ekimen bakarra.