Maiatza, masturbazioaren hila EE.BBetan

1995. urtetik geroztik, maiatza masturbazioaren hila da EE.BBetan. HIESaren Nazioarteko Eguna zela eta Nazio Batuetan burutzen ari ziren jardunaldi batzuetan, Joycelyn Elders doktoreak masturbazioaren inguruan luzatutako galdera bati erantzunez honakoa erantzun zuen “gizakion sexualitatearen berezko praktika bat da eta irakatsia izan beharko luke. Joycelyn Elders EEBBko lehen Zirujau Orokor afroamerikarra zen baina, hala ere, iruzkin horregatik kaleratua izan zen.

Kaleratze honen aurrean, jostailu sexualak ekoiztu eta sexualitateari buruzko hezkuntza aurrerakoiago baten alde lan egiten duen Good Vibrations konpainiak EE.BBetan Maiatza masturbazioaren hil nazionala izendatu zuen eta honekin batera, gai honen inguruko hitzaldiak antolatu eta finantziatu zituen.

Masturbazioarena gai tabutzat hartu bada ere (oraindik asko dira zeharkako efektuak dituela uste dutenak) ikerketa zientifiko desberdinek masturbazioaren hainbat alde positibo frogatu dituzte.

Idatzi zure iruzkina

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.