Euskadiko gazteek liburuak irakurtzen ohi dituzte bere denbora librean

Aisiagatik irakurtzen duten gazteen ehunekoa 48,8koa da, biztanleria osoaren batez bestekoa baino altuagoa

Gazteen Euskal Behatokiak liburuaren eguna dela eta ezagutzera eman dituen datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko 15 eta 29 urte bitarteko gazteen % 48,8k liburuak irakurri ohi ditu bere denbora librean. Datu horretan ez dira sartzen, adibidez, ikasketengatik edo lanagatik irakurri behar diren liburuak.

Gazteen Euskal Behatokiak aldizka Euskadiko gazteen irakurketa ohiturak aztertzen ditu. Berriki ezagutzera eman datu hori, adibidez, 2012. Eta 2016. urteetan erregistratutakoak baino baxuagoa da, baina 2008koa baino altuagoa.

Gazteen irakurketa ohiturak Euskadiko biztanleria osoaren batez bestekoarekin alderatzen bada, gazteek gehiago irakurtzen dutela ikus daiteke, baina aldea gero eta txikiagoa da.

Datuek agerian uzten dutenez, irakurzaletasuna handiagoa da emakume gazteen artean gizon gazteen artean baino (57,9 eta 39, 6 hurrenez hurren). Era berean, 25 eta 29 urte bitartekoen artean liburuak irakurtzeko ohitura handiagoa da adin-tarte gazteagoetan baino. Adin tarte horretan gazteen erdiak baino gehiagok liburuak irakurtzen ditu bere aisialdian.