Altza ezagutzeko joko dibertigarria

Iazko arrakastaren ondoren, “Mezu sekretuaren bila” erronka berriro jarriko da abian ekainaren 23tik uztailaren 29ra bitartean.

San Martzial elizako artxiboetan 1620ko dokumentu misteriotsu bat aurkitu izanak goitik behera asaldatu du AltzaJuan Martínez de Arriagak azaltzen duenez Arriaga Zarreko bere etxetik hurbil altxor bat dago lurperatuta. Plano zahar bat da, Harria parkean eta inguruetan ezkutatuta dauden pistak eta gakoak jasotzen dituena, eta haiek ebazten dituena Arriagatarren altxorra eramateko aukera izango du.

Ekainaren 23tik uztailaren 9ra bitartean berriro ospatuko da Altzan ‘Mezu sekretuaren bila’ jolasa. Jokoa pista eta frogaz beteriko Harria parkeko plano batean oinarritzen da. Parte-hartzaileek jokoan zehar aurkezten zaizkien erronkak gainditu beharko dituzte mezu sekretua lortzeko arte. Frogak gainditu ostean, ezkutuko mezua deszifratzeko mapan jarri beharko diren hitzak lortzen dira. Cristina Enea Fundazioa eta Donostia Kultura (Casares Kultur Etxea) elkarlanean antolaturiko jolasa da.Doako jolasa da eta taldeka zein banaka jolastu ahal da. Jolasteko Donostia Kultura webgunean den mapa deskargatu behar da. Mapa Casares Kultur Etxean ere lor daiteke.