‘Iruñea, ekintzaile’ programa zabalik ekainaren 17ra arte

Izena ematen dutenen artean iraila eta abendua bitartean irakatsiko den 300 orduko formakuntza ikastaroan parte hartuko duten 20 pertsonak aukeratuko dira

Ekainaren 17an amaituko da Iruñeko Udalak eta Nafarroako Enpresen eta Berrikuntzaren Europako Zentroak (CEIN) elkarlanean abian jarri duten ‘Iruñea, ekintzaile-ekonomia berdea’ formakuntza programaren bigarren edizioan izena emateko epea. Egitasmoaren xedea da negozio-ideia bat garatu nahi duten horiei laguntza eta formakuntza eskaintzea. Aurtengo edizioan lehentasuna emango zaie ekonomia berdearekin, energiarekin, eraginkortasunarekin, birziklapenarekin, jasangarritasunarekin eta ekonomia zirkularrarekin harremana duten egitasmoak.

Izena ematen duten horien guztien artean 20 pertsona aukeratuko dira. Horiek izango dira, hain zuzen ere iraila eta abendua bitartean irakatsiko den 300 orduko formakuntza ikastaroan. Prestakuntza-aldi horretan, ekintzailetzari lotutako oinarrizko tresnak irakatsiko dira, Learning by doing (eginez ikastea) eta Lean metodologien bidez. Helburua ideiak definitzea eta konfiguratzea eta horiek enpresa-proiektu bihurtzea izango da.

Parte-hartzaileek sormenarekin eta berrikuntzarekin, marketinarekin, finantzaketarekin eta salmentekin harremana duten alderdiak jorratuko dituzte. Gainera, ekintzailetzan trebatutako CEINeko adituen eta ekonomia berdean ekintzailetza aukerak eskaintzen dituzten sektoreetako adituen laguntza jasoko dute negozio-ideia bide zuzenetik bideratzeko. Programa honetan parte hartu ahal izateko Iruñeko Udalaren eta CEINen webguneetan aurki daitekeen inprimakia osatu behar da.