Eutsi eta Taupadak kooperatibek irabazi dute Hasi gazte sarien lehen edizioa

Pasa den urriaren hasieran, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak (NGKI) gazteen artean ekonomia sozialeko ekimenak sustatzea helburu duen Hasi Gazte Ekonomia Soziala Gazte Saria aurkeztu zuen. Egitasmoa ANEL-en (Nafarroako Gizarte Ekonomien Enpresak), CEIN-en (Nafarroako Enpresen eta Berrikuntzaren Europako Zentroa) eta Laboral Kutxaren laguntzarekin garatu da eta berriki, I. edizioko irabazleen izenak ezagutzera eman dira. Horiek, hain zuzen ere, zahartze aktiboaren eta osasuntsuaren esparruan lan egiten duen Eutsi Kooperatiba eta hezkuntza esparruan lan egiten duen Taupadak Kooperatiba izan dira. Eutsik Ekonomia Sozialeko Ekimen Onenaren saria irabazi du eta Taupadakek, berriz, Ekonomia Sozialeko Enpresa Gazte Egonkortu Onenaren Saria.

Aipatu bi kooperatibak finalera iritsi diren sei egitasmoen artean boto gehien lortu dituzten egitasmoak izan dira. Horri esker, 3.000 euroko sari bana irabazi dute.

Eutsi egitasmoa gizarte-lanaren eta jarduera fisikoaren esparruan prestakuntza duten bost lagunek osatzen dute: Maia, Virginia, Katerina, Gonzalo eta Natalia. Euren egitasmoaren xedea da Salazar bailararen eskualdean bizi diren persona helduen zein haur eta gazteen bizitza-kalitatea hobetzea. Kontuan izan behar da eskualde horretan gero eta persona gutxiago bizi direla eta, horregatik, ezinbestekoa egiten da erakunde publikoen esku-hartzea.

Taupadak haur-eskola egitasmoa, berriz, zortzi ekintzailek osatzen dute eta euren jarduera ere zortzi hitzekin laburbiltzen dute: zerbitzua, berrikuntza, hazi eta hezi, konpromisoa, lankidetza, borroka eta anbizioa. Haien lana Aoiz eskualdean zentratzen da eta bertako haur-eskola kudeatzen dute.

Hasi Gazte sariekin, Nafarroako Gobernuak ekonomia soziala ezagutarazi eta sustatu nahi du. Horien bidez, jardueraren ardatz gisa norbanakoa hartuta kideen interes kolektiboa edo interes orokorra (ekonomikoa, soziala) edo biak asetzea bilatzen duten, kalitatezko enpleguak bilatzen dituzten eta erabakiak hartzean berdintasun-, zuzentasun- eta demokratizazio-balioak eta bertakoarekin konpromisoa sustatzen dituzten proiektuak edo enpresak lagundu nahi dira.

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.