Ez da batere erraza Yemenen haur edo nerabe izatea. Gudak, krisi ekonomikoa, garapen eza… Horrek denak, zoritxarrez, urteetan zehar ume bakar bat ere ez du kaltetu barik utzi. Eta ez dago zeresanik herrialdeak XXI. mendean bizi duen egoera deskribatzerako orduan, zaila egiten da hitz eta adjektiboak aurkitzea bizi dutena kontatzeko orduan. 2.700 haur baino gehiago errekrutatu dituzte azken lau urteetan nagusien guda batean indarrez eta behartuta parte hartzeko. 6.700 haur baino gehiago erahil dituzte edo larri zauritu. 1,5 milioi haur eta familia baino gehiagok euren etxeetatik ihes egin behar izan dute toki seguruagoen bila, haur izatetik oso aldenduta dauen errealitateak eta egunerokotasuna bizitzera. Gauero 7 milioi haur sartzen dira ohera goseak jota eta desnutrizio larriak gogor jo du Yemengo haurtzaroa, askoren bizitzak arriskuan jarriz. 2 milioi haur baino gehiago daude eskolatik kanpo herrialdean eta klasera joateko aukera dutenek jendez gainezka dauden geletan egon behar dute kalitate baxuko hezkuntza jasotzen. Hori merezi al dute Yemengo umeek? Eta are gehiago, noiz arte iraungo du egoera horrek eta zein aztarna utziko du haur eta familia horiengan epe erdi eta luzera?
Alia. 9 urte. Lo zegoela erasotu zuten bere etxebizitza. Ospitalean esnatu zen. Bi hankak galduta. Orain medikua izatea da bere ametsa. Horrelako istorio bakan bakoitza izan beharko genuke kontutan Yemengo haurrengan pentsatzen dugunean. Erabakiak hartu eta euren egoera aldatzeko ordua iritsi da, berandu bada ere. Izan ere, Yemengo haur guztiek dute laguntza humanitarioaren beharra eta bizirauteko ezinbestekoa da UNICEF eta beste zenbait aliaturen inplikazioa. Esperantza eta bizitza ematea gure esku dago. Desnutrizioa jasaten duten haurrei laguntza terapeutikoa eman, osasun arloko profesionalak hezitu desnutrizio kasuak lehenbailehen identifikatzeko gai izan daitezen, tratamendurako osasun zentroen kopurua areagotuz, poliomielitisaren urkako txertaketa kanpainak martxan mantenduz, haurrek gaixotzea ekiditen ahaleginduz… horretan datza gure lana, baina Yemenek zerbait gehiago behar du: bakea. Lasaitasuna. Esperantza. Etorkizuna. Duintasuna.
Elikagai alorreko segurtasunik ezak asko eragin du populazioarengan. Oinarrizko produktuen prezioek gora egin dute %150 bost urtean luzatzen den krisia dela eta. Familien diru-sarrerek behera egin dute, beraz ezin diete eguneroko beharrizanei aurre egin. Zelan erosi haurrek jateko behar dituzten elikagaiak? Inportazioek ere behera egin dute herrialdean, zerbitzu publikoek porrot egin dute eta Yemen oso herrialde ahula bilakatu da merkatu horretan. Izan ere, Yemen da mundu mailan laguntza humanitarioaren alorrean UNICEFek duen lan prozesurik handiena. Baina 2019.urteari begira, laguntza ematen jarraitzea ere berebizikoa izango da. Lanean jarraitu behar dugu. Yemengo haurren azalean jarri eta ezin diegu hutsik egin.
UNICEF Euskal Herriko Batzordea