Etxeko lanek eta zaintza lanek emakumeen gauza izaten jarraitzen dute

Gazteen Euskal Behatokiak ezagutzera eman dituen zenbait datuen arabera, Euskadiko emakume gazteek gizon gazteek baino neurri handiagoan parte hartzen dute etxeko lanetan eta zaintza lanetan.

Berdintasunaren esparruan urrats garrantzitsuak eman diren arren, badira berdin jarraitzen duten zenbait kontu. Gazteen Euskal Behatokiak, Eustatek egiten duen eta eskura diren Bizi Baldintzei buruzko datuetan oinarrituta, 16-34 urte bitarteko gazteek etxean egin beharreko lanak nola partekatzen dituzten aztertu du. Emaitza horien arabera, Euskadiko emakume gazteek gizon gazteek baino neurri handiagoan parte hartzen dute etxeko lanetan eta zaintza lanetan. Datu orokorrak bost puntuko aldea erakusten du, baina ataza zehatzetan aldea handiagoa dela ikus daiteke, zenbait kasutan, 25 puntu baino gehiagokoa.

Bestalde, jasotako datuen arabera, 16-34 urteko emakumeek etxeko lanetan eta zaintza-lanetan duten parte-hartzea 35-64 urteko eta 65 urte baino gehiagoko emakumeena baino txikiagoa da proposatutako ia ataza guztietan. Zehazki, emakume gazteen ehunekoa 65 urtetik gorakoena baino handiagoa da haurren zaintzari eta etxeko garbiketari dagokienez.