Euskal Autonomia Erkidegoko 15 eta 29 urte bitarteko ia gazte guztiek sare sozialak erabiltzen dituzte egunero. Horien guztien artean, Gazteen Euskal Behatokiak egindako azterketa baten arabera, % 29,3 sare sozialetan behin baino gehiagotan jazarrita sentitu da mezuak etengabe bidaltzen dizkion, iruzkin desatseginak egiten dizkion, iraindu egiten dion edo mehatxu egiten dion norbaitengatik.
Jazarpenak ez die berdin eragiten emakume eta gizon gazteei. Horrela, emakume gazteek gizon gazteek baino neurri handiagoan adierazten dute ziberjazarpena sentitu dutela: % 36,3k eta % 22,6k, hurrenez hurren. Ehuneko horiek gora egin dute 2018an egindako aurreko azterlanekin alderatuta.
Sexu-jazarpenen kasuan, adibidez, lau emakume gaztetik batek (% 23,8) dio sexu-jazarpenen bat jasan duela sare sozialetan. Kopuru hori antzeko egoerak bizi izan dituzten gizon gazteen kopurua (% 7,4) baino nabarmen handiagoa da.