Bere 39. edizioan, 2023ko Gazte Artearen Topaketari amaiera eman zaio epaimahaiak hautatu dituen zortzi proiektu artistikori emandako sariekin. Arte plastiko eta bisualetan, arte eszenikoetan eta musika, literatura eta diseinuan lortutako lorpenengatik eman zai saria artista gazteei.
Sarituak honako hauek izan dira:
- Carlota Vidán López, “Transición por corte”
- Leyre Arraiza Sancho, “Si te doblas, yo me retuerzo”
- Patricia Echegaray Altuna; “Way to Timisoara”
- Julio Montañana Hidalgo; “Halley”
- Clarissa Costagliola; “Un solo día”
- Leire Ipas Garayoa; “La vergüenza”
- Pilar Bravo de Lallanam, “Madrid. Línea 6”
- Anne Ganuza Jorge, “Fragmentario”
Arte plastiko eta bisualak
Arte plastiko eta bisualen kategorian hiru izan dira saritutako lanak. Lehenengoa Carlota Vidánen “Transición por corte” izan da. Epaimahaiak artista gazteak, bizi-esperientzia batetik abiatuta, irudiaren eta zinemaren inguruko diskurtso bat eraikitzeko azaldu duen trebetasuna azpimarratu du. “Si te doblas, yo me retuerzo” lanaren kasuan, epaimahaiak proposamen sentibera baten konplexutasun formalagatik eta heldutasunagatik eman dio saria Leire Arraizari. Kategoria honetako azken saria Patricia Echegarayk eskuratu du “Way to Timisoara” lanagatik. Kasu horretan, epaimahaiak artxibo pertsonal batzuetatik abiatuta artista gazteak erraietako lan bat sortzeko izan duen gaitasuna azpimarratu du.
Arte eszenikoak eta musika
Atal honetan bi izan dira saritutako proposamenak. Lehenengoa Julio Montañanaren “Halley” izan da. Kasu horretan, epaimahaiak objektuen antzerkian oinarritutako bakarrizketa baten bidez egindako diziplina anitzeko ikuspegia saritu du. Atal honetan saritutako bigarren lana Clarissa Costagliola-ren “Un solo día” izan da. Epaimahaiak proposamen horren koherentzia kontzeptuala eta egokitzeko eta garatzeko gaitasuna saritu du.
Literatura
Atal honetan ere bi izan dira saritutako lanak, Leire Ipas-en “La Vergüenza” bere narratiba biribilagatik eta saiakera-esplorazioagatik, eta Pilar Bravo de Lallanaren “Madrid. Línea 6” egitura zirkularragatik gorputz-alienazioari buruzko poema-liburuan.
Azkenik, diseinuaren kategorian, epaimahaiak Anne Ganuzaren “Fragmentario” lana saritu du janzkera tradizionalean duen ikuspegi garaikideagatik eta iraunkortasunarekiko konpromisoagatik.
Aurtengo ediziorako 87 lan aurkeztu dira eta, horietatik guztietatik, 30 hautatu ziren jendaurrean aurkezteko. Jaialdiaz gain, programa diziplina anitzeko sei tailerrekin, Lekarozen egindako egoitza artistiko batekin eta epaimahaiak egindako tutoretza eta jarraipen batekin osatu da.
Gazte Artearen Topaketak Nafarroako Gazteriaren Institutuak urtero antolatzen duen egitasmoa da. Bere helburu nagusia da arte-praktikak eta artea ekoizteko espazioak erakusteko eta horiei buruz hitz egiteko arte-komunitate gazte bat sortzea eta lan artistikoarekin lotutako esperientziak eta ikaskuntzak partekatzeko espazio bat eskaintzea.